XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komunikatzen ikasteko hizkuntzaz jabetu behar da, hau bait da komunikazio-tresna nagusia, nahiz bakarra ez izan.

Beste elementu batzu ere eskuratu behar dira, komunikazio-gaitasunari buruz eman dugun definizioaren arabera: herritarren ohituren ezagupena, munduaren zatiketa berria, bizitzaren beste ikuspegi berri bat, zibilizazio inplizitoak, hots, bertako kulturaren osagaiak.

Hizkuntza ez da kode bat bakarrik, filosofia ere bada (munduaren ikuskera).

Komunikatzen ikasiz, beraz, jokabidea aldatu egiten da eta nortasuna ere bai.

Hiztun berriak bere nortasuna osatzen du, beste kultura batez jabetuz.

c) Osagai soziokulturala eta erreferentziala Komunikazio-gaitasunak oso maila ezberdinak izan ditzake, ikaslearen nahien eta beharren arabera.

Ikasle batek bigarren hizkuntza turismoa egin ahal izateko menperatu nahiko luke; beste batek bere lanbidearen inguruan ateratzen diren zientziazko liburuak irakurri ahal izateko; izango da norbait atzerriko telebista eta irratiak ikusi edo entzun ahal izateko nahi duena ere.

Edozein egoeratan saihestu ezin dena hizkuntza bera da; hau da, hizkuntza ikasle guztien nahien azpikaldean eta oinarrian dagoen tresna da.

Alabaina, komunikazio-gaitasuna ezin daiteke lor hizkuntzaren ezagutza hutsarekin, osagai soziokulturalak ere berebiziko garrantzia baitu ikaskuntza prozesuaren une honetan.

Osagai hauen zenbait adibide emango dugu jarraian.

a) Hizkuntza bakoitzak, hizkuntz edukietatik at, baditu bere kodeak, hizkuntza hori hitzegiten duen herriaren kulturari lotuak: keinuak, egoteko modua, isiltasuna, bide-seinaleak, ikonoak...

Komunikazio-gaitasun minimoa lortu nahi bada, kode hauek ikasleei barneratzen saiatu behar du irakasleak, hizkuntza kontextu jakin eta definitu batean gertatzen baita.

b) Irudikapenak edo errepresentazioak.

Kultura bakoitzak badu bizidunak eta gauzak ikusteko modu berezia.

Izariak, kalitateak, konnotazioak... ez dira berdinak zibilizazio guztietan.

Hizkuntz ikasleak irudikapen horietaz jabetu behar du.

Adibidez, guretzat Euskal Herria Aturritik Ebroraino doa.

Landareen eta abereen denotazioak berdintsuak dira hiru hizkuntzetan, baina ez konnotazioak edo azpiesanahiak: zakurra, idia, azeria, haritza, iratzea, usoa...

Hemen nahasketa handiak ditugu erdal herriarekin.

Auzia hau da: Europa estandarizatuaren zatitxo bat soilik ote garen ala geure arketipoak baditugun.

Alor honetan euskaldun deskulturatuak ere ikasle gara.

Beraz, herri kulturaren berbiztea ez da bakarrik eginbide gramatikal bat.

Euskal etnokomunikazioa ere ikasgai bat litzateke eta baita ikergai ere.

c) Gizarte-hizketaren arauak.

Hizkuntzak baditu bere mailak.

Ez da berdin mintzatzen familian eta lantegian, apaizarekin eta dendariarekin, lagunartean eta adiskideekin.

Zuka ari garenean eta hika ari garenean, aditza erabiltzeko arau zehatzak daude.

Hunkipenek eta salerospenek, amodioak eta gerrak badituzte hiztegi eta intonazio bereziak.

Ohargarri da, esate baterako, jatorrizko euskaldunek alokutiboak hitzetik hortzera erabiltzen dituztela eta metodo guztiek alde batera uzten dituztela.

Hizkuntza erraztuz, berezko berotasuna kendu egiten diogu, eta aldi berean komunikagarritasuna ere bai.

d) Jatorrizko mintzagaiak.

Baina nola ikasi egiazko hizkerak edo mintzamoldeak? Orain arteko metodoek mintzamolde horiek baztertu egin dituzte, gramatikalak ez zirelako edota zailak zirelako.

Irakasleek hizkuntza pedagogikoa asmatu dute eta ikasleek gutxitan erabiltzen diren esaldiak ikasi dituzte.